Ullibarri-Ganboa urtegian hildakoen oroigarria
1958ko uztailaren 25ean Eskoriatzako gazte talde bat zendu zen Arabako Ullibarri-Ganboa urtegian. Guztira, 8 gazte hil ziren, Eskoriatzakoak eta Eibarkoak. Gazteak oso ezagunak ziren herrian, eta ezbehar handia eragin zuen Eskoriatzan. Argazkia istripuan hildako gazteen hileta oroigarria dugu. Goiko ilaran, ezkerretik eskumara: Antoni Uribetxebarria, Maria Luisa Zubizarreta, Carmen Iregi eta Eduardo Iregi. Beheko ilaran, ezkerretik eskumara: Maritxu Badiola, Maria Luisa Viteri, Nieves Lazpiur eta Julita Etxebarria. Argazkia 01632 argazkiarekin erlazionatuta dago. Istripuaren berri ematen zuten garaiko artikulu batzuk: http://bit.ly/1nOQOZw http://bit.ly/1rbUD0L
Data: 1958-07-25 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |