Jose Mari Pagaldai eta Anacleta Garro Bolibarren beraien oiloekin

Jose Mari Pagaldai eta Anacleta Garro Eskoriatzan polleruenak izenarekin ezagunak ziren, hain zuzen ere oiloak hazten zituztelako. Bolibarren zuten baserria eta oilasko eta arrautzak saltzen zituzten. Hasieran Eskoriatzan bakarrik, baina aurrerago Arrasaten eta baita Gasteizen ere. Astean behin joaten ziren Gasteizera, ostegunetan, baina batzuetan zapatuetan ere joan behar izaten zuten. Baserritik herrira jaitsi eta han trena hartzen zuten; arrautzak otzaretan eramaten zituzten eta gero otzarak alforjetan. Argazkian oilo asko agertzen diren arren, ez dira etxean zituzten guztiak, milatik gora izaten baitzituzten, solte.

Data:
Ref.: 01580

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>