Corpus Christi eguneko elizbira

Jose Arana kalean ateratako argazki honetan, Aranburuzabala kaletik prozesioan datozen emakumeak agertzen dira. Corpus Christi eguneko elizbira da, eta emakume taldearen aurretik abadeak eta gizonak joaten ziren. IZENAK: 1.Consuelo "errotakua", 2.Kontxita, 3.Josepi Villar (albotik ikusita), 4.Carmen Agirre, 5.Ana Mari "Lapatza", 6.Maria Agirrebeitia, 7.Maria Luisa Osinaga, 8.Mari Cruz Etxeberri, 9.Garro, 10.Mertxe Galdos, 11.Damina Zubia, 12.Juliana Aranburuzabala, 13.Loli Zubizarreta, 14.Maria Pilar Iregi, 15.Maritxu Azkoaga, 16.Jesusa "Jausoro". Argazki honen atzeko aldean 1950eko martxoaren 12an aterata dagoela idatzita dago, baina data hori ez da urte horretako Corpus egunekoa. Horregatik uste dugu txarto jarrita egongo dela. Argazki hau 00174 eta 00577 argazkien egun berean ateratakoa da.

Data: 1950, 03, 12
Ref.: 00972

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>