Font y Andreu gotzainaren bisita

1953an Don Jaime Font y Andreu, Donostiako gotzainak, Eskoriatza eta inguruetako zenbait auzo bisitatu zituen. Argazkian, asto baten gainean agertzen da. Bisita kotxean egin zuen arren, Gellaotik Apotzagarako bidea asto gainean egin zuen. Astoaren aurrean doan mutil gaztea Luis GaztaƱaga da, Aretxabaletako Galartza auzoko Askotixa baserrikoa.

Data: 1953, 07, 1
Ref.: 00728

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>