Don Lino Salaberriaren despedida

XX. mendearen erdialdean Itarte familiak bere etxe aurrean terraza bat eraikitzea erabaki zuen, erreka zati bat estaliz. Horrek polemika handia sortu zuen herrian, eta Eliza ere kontra agertu zen, baina botere handiko familia zenez, lanak aurrera eraman zituzten. Horren ondorioz, erabaki horren aurka agertu zen parrokoak herritik alde egin zuen. Argazkia San Pedro elizaren aurrean aterata dago, eta Eskoriatzako herriak egin zion agur omenaldia jasotzen du. Atzeko aldean eliza atariaren zatitxo bat eta Itarte etxea ikus daitezke. Ezkerretik eskumara, guztiz beltzez jantzita dagoen emakumetik hasita: Maritxu Uribetxebarria, Mari Tere Armendariz, Sabina Zubizarreta, azpian Juanita Maturana, eskuinean alkondara zuriaz Benita Artzaburu, eskuinean Antoni Uribetxebarria, eskuinean baina apur bat gorago Irene Leceta, eskuinean eta banderaren azpian Maritxu Badiola, eskuinean Pakita Alegria, eskuinean Ines Alegria, eskuinean dagoen umea Jose Luis EraƱa. Ezkerretara dagoen lehen abadearen a

Data: 1948, 10, 31
Ref.: 00639

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>