Elizbira

Jose Arana kalean ateratako argazki honetan, Aranburuzabala kaletik elizbiran datozen emakumeak agertzen dira. "Corpus Cristi" eguneko elizbira edo prozesioa da. Argazki honen atzeko aldean 1950eko martxoaren 12an aterata dagoela idatzita dago, baina data hori ez dator bat urte hartako Corpus egunarekin. Horregatik, data txarto jarrita egon daitekeela uste dugu. Argazkian identifikatu ditugun pertsonak hauek dira: 1.-Rufina Beitia 2.- Tere Aranguren 3.- Mercedes, Artabillakua, 4.-Pepita (Sasiainen emaztea) 5.- Isabel Unzueta 6.- Margari (Demetriona) 7.- Miren Zubizarreta, 9.-Piedad Uribarren. 00174 eta 00972 erregistroetako prozesio bera da.

Data: 1950, 03, 12
Ref.: 00577

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>