Soroak Dorleta auzoan

Gaur egungo Dorleta auzoan zeuden soroetan ateratako argazkia da, hain zuzen ere gaur egun Mondragon unibertsitatearen parkin txikia dagoen lekuan bertan. Atzean unibertsitateko eraikin nagusia ikusten da, orduan San Viatorko klerigoena zena. Garia ebagi eta batzen ari diren 3 pertsona ikusten dira eta lehen planoan emakume heldu bat dago, beso artean gari sorta bat duela. Argazki hau 1913an Minondo familiak atera zuen eta 00366 argazkiarekin erlazionatuta dago.

Data: 1913
Ref.: 00361

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>