Eskoriatzako pilotalekua
Santa Ana komentuaren atzeko aldean zegoen pilotalekua da hau. Argazkian hiru gizon ikusten dira horma bakarreko pilotalekuan jolasean. Eskutan saskiak dituzte eta baliteke Joko Garbian edo punta-bolean jolasean aritzea, izan ere garaiagatik oraindik zesta punta asmatzeko zegoen eta gainera, eskutan dituzten saskiak txikiak eta sabel gutxikoak dira. Pilotariek txapela jantzita dute. Frontoi horri 1935. urtean ezkerreko horma egin zioten eta 80. hamarkadan estali egin zen, orain daukan itxura hartu arte.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |