Miss Eskoriatza aukeraketa
Filemón Minondo Ameriketan bizi zen eskoriatzarra zen, eta bertara bisitan etorritako urte batean Otxandioko Txapel lehiaketara aurkeztu eta irabazi egin zuen. Eskoriatzako herriak omenaldia eskaini zion orduan, eta herrian desfile bat eta bazkaria egin ziren (Hidalga 5 zenbakidun etxearen sotoan, orduan diskoteka moduan erabiltzen zena). Egun berezi horren egitarauan, gainera, Miss Eskoriatzaren hautaketa ere egin zen eta Agurtzane Gorosarri izan zen irabazlea; horrez gain, Agustina López aukeratu zuten lehenengo dama eta Rosarito Pagalday 2. dama. Ezkerretik eskumara ageri dira: Esteban Arrieta, Mari Tere Armendariz, Rosarito Pagalday, Agurtzane Gorosarri, Agustina García, Esther Herran eta Claudio Belategi. Erlazionatutako beste argazki batzuk: 00034, 00135, 00149, 00187, 00223.
Data: 1968, 09, 16 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |