Arraindegia kalean

Plaza aurrean Armendariz ahizpak arraina saltzen. Goizero arraina gurdi berezi batean eramaten zuten saltzeko eta arratsaldeetan, euren etxera joan behar izaten zen erostera. Eurena ez zen Eskoriatzako arrain-saltoki bakarra, eliza-aurrean ere egoten zen beste postu bat. Ezkerretik eskumara: Antoni Uribetxebarria (periodiko saltzailea zen eta pantanoan itota hil zen), Maria Eugeni, Mari Loli eta Mari Tere Armendariz (arrain-saltzaileak). 00029 zenbakidun argazkiarekin erlazionatutako argazkia da.

Data:
Ref.: 00030

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>