50. hamarkadako Udalbatzaren kideak
Herriko plazan ateratako argazkia da. Atzeko aldean Udaletxea eta kiosko zaharra ikus daitezke, beraz, 1955. urtea baino lehenagoko argazkia da, urte horretan kioskoa bota baitzen. Edurra egin du. Gizonezkoak gabardina edo abrigoarekin eta txapela jantzita daude. 50. hamarkada hasierako Udalbatzaren kideak dira, aguazila eta bake epailearekin batera. Ezkerretik eskumara: Toribio Zubia (aguazila), Eugenio Izurrategi, Bernardo Lezeta, Jose Agiriano, Laureano Uribarren Altuna (1950-1954 urte bitartean alkate izan zena), Jose Saenz de Viteri (bake epailea), Luis Zabaleta (Txista), Bixente Pagalday eta Antonio Pagalday.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |