Zaldibegoitia jauregiaren lorategia
Zaldibegoitia jauregiaren atzealdeko lorategia eta bertan zegoen iturria ageri dira argazkian. Jauregia Fernando Eskoriatza plazan kokatuta dago, eta Pedro Zalbidegoitiaren enkarguz egin zen. Eskoriatzan jaioa, Espainia Berrian bizi zen (Mexiko) eta berak ordaindu zuen parrokiaren eraikuntza ere. Jauregia Martin de Carrerak eraiki zuen 1766 eta 1769 artean, eta Ameriketako merkataritzatik lortutako diruarekin eraikitako jauregi-etxeen tradizioan inskribatzen da. Gaur egun, udal kultur etxea da.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |