Zaldibegoitia jauregia

Zaldibegoitia jauregiaren argazkia. Fernando Eskoriatza plazan kokatutako jauregi hau Pedro Zalbidegoitiaren enkarguz eraiki zen. Eskoriatzan jaioa, Espainia Berrian bizi zen (Mexiko) eta berak ordaindu zuen parrokiaren eraikuntza ere. Jauregia Martin de Carrerak eraiki zuen 1766 eta 1769 artean, eta Ameriketako merkataritzatik lortutako diruarekin eraikitako jauregi-etxeen tradizioan inskribatzen da. Bolumen kubikoko eraikina da, eta bertan, teilatu-hegala eta atzeko fatxadako bi galeria arkupedunak nabarmentzen dira. Gaur egun, udal kultur etxea da. Argazkian, eraikin nagusiaz gain, ondoan zuen eranskina ikus daiteke. Beheko aldea kotxera moduan erabiltzen zen eta lehen solairuan zerbitzurako gelak zeuden. Atzeko aldean lorategi polit bat zegoen, harrizko horma batez inguratua.

Data:
Ref.: 02230

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>