Gorosarri dantza taldea, Otala Zelain

Aretxabaletan Otala Zelaiko erromerian egindako argazkia da, maiatzeko bigarren domekan ospatzen den erromerian, hain zuzen. Gorosarri dantza taldeko partaideak agertzen dira. Hasiera batean Aretxabaletan ez zegoen dantza talderik eta Eskoriatzatik urte pare batean joan ziren dantza egitera. Gerora Aretxabaletak bere dantza taldea sortuko zuen. Atzeko ilaran, ezkerretik eskumara: Eduardo Plazaola, Mikel Urrutia, Jose Antonio Pagalday, Jose Ignacio Arregi, Aitor Zubizarreta, Jose MªZubizarreta eta Mario Padilla, txistua eta danbolinarekin. Aurreko aldean, ezkerretik eskumara: Jose Ramon Zubizarreta, Bittor Arrieta, Arrate Padilla, Sabino Padilla eta Alfredo Eraña. Argazki hau 00276 eta 00607 zenbakidun argazkien egun berekoa da.

Data: 1966-05-x
Ref.: 00210

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>