Uribarri Ganboako irteerara joandako gazteak
1958ko uztailaren 25ean, zortzi gazte (6 eskoriatzar eta 2 eibartar) hil ziren Ullibarri Ganboako urtegian, eurak zeramatzan txalupa hondoratu zenean. Argazkian, egun horretako txangoan parte hartu zuten gazte guztiak ageri dira. Hildako 6 eskoriatzarrak Eduardo Iregi (20 urte), bere arreba Carmen Iregi (30 urte), Maria Luisa Viteri (19 urte), Julia Etxebarria (21 urte), Antonio Uribetxebarria (32 urte) eta Maria Badiola 26 (urte) izan ziren, eta Eibarko bi neskak, Margarita Zubizarreta (30 urte) eta Edurne Lazpiur (22 urte). Bizirik atera zen bakarra Jose Maria Etxebarria eskoriatzarra izan zen.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |