Polleruena
Jose Arana kaleko 5, 7 eta 9 etxebizitzen argazkia. Erdi-erdian Polleruena ikus daiteke, sarreran erdi puntoko arkua eta eskaparatea dituela. Jose Mari Pagaldaik zabaldu zuen denda honetan, denetik saltzen zen: arrautzak, oiluak, baserriko produktuak eta eguneroko janari eta produktuak. Gero bere alaba Carmen Pagaldai egin zen dendaren kargu, eta berak mertzeria moduan zabaldu zuen, nahiz eta baserriko produktuak saltzen jarraitu. Gaur egun (2020), mertzeria bat da, eta Carmenen erraina den Arantxa Ruiz da dendaria.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |