Gaztañadui jauregia (Ganuzena)
Gaztañadui jauregiaren atzeko fatxadari 1999. urtean ateratako argazkia. San Pedro elizaren aurrean kokatuta dagoen etxe honi buruzko aipamen zaharrenak XVI. mendeko idatzietan agertzen dira. Francisco de Gastañaduy jaunak, Filipinasko Casamarca probintziako kapitain jeneralak, 1730. urtean erosi zuen; urte batzuk beranduago, XX. mendean, Ganuza familia bizi izan zen bertan eta horregatik Ganuzena moduan ezagutzen da herrian. Irudian atzeko fatxadako balkoia ageri da, punta erdiko arkuekin, nahiko egoera txarrean. Eraikina 2000. urtean eraberritu zuten eta gaur egun Arizmendi ikastolaren jabetzakoa da (haur hezkuntza ematen da bertan). Erlazionatutako argazkiak: 1983tik 1996ra bitartekoak.
Data: 1999 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |