Miss Eskoriatza
Filemón Minondo eskoriatzarra Ameriketan bizi zen. Euskal Herrira bisitan etorri zen batean Otxandioko Txapel lehiaketan parte hartu eta irabazi egin zuen. Eskoriatzako herriak orduan omenaldi bat eskaini zion: herrian zehar desfile bat, eta bazkari bat (Hidalga kaleko 5 zenbakidun etxearen beheko lokalean, orduan diskoteka bat zegoen han). Egun horretan, gainera, Miss Eskoriatza ere hautatu zen eta irabazlea Agurtzane Gorosarri izan zen; 1. dama Agustina López, 2. dama Rosarito Pagalday. Argazki honetan mahai baten inguruan ikusi ditzakegu Esteban Arrieta (edaten), Filemon Minondo (bizkarra emanda), Mari Tere Armendariz, Rosarito Pagalday (1.dama), Agurtzane Gorosarri (Miss), Agustina García (2.dama), Esther Herran eta Claudio Belategi.
Data: 1968, 09, 16 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |