Urixon baserrian familia erretratua

Urixon baserrian ateratako familia erretratu honetan, atzealdean, garai hartan esnea garraiatzeko erabiltzen ziren marmitak ikus daitezke. Bertako gizona, Jose Urrutia, esne saltzailea zen, eta esnea banatzen ibiltzen zen bai herrian baita nekazalguneetan ere. Urixon baserrian zeuzkaten behien esnea saltzen zuen gehienbat, baina beste baserri batzuetakoa ere erosten zuen, gero berak bere bezeroei saldu ahal izateko. Argazkian, ezkerretik eskumara, Angel Agiriano, Isidro Bengoa, Jose Angel Urrutia, Angelita Beloki, Mari Carmen Agiriano eta Amaia Bengoa.

Data:
Ref.: 01829

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>