Bizar dantza

San Pedro jaietan ateratako argazki honetan, Bizar Dantza antzezten ari dira dantzariak. Ikuskizun honek bi protagonista izaten zituen, bizargina eta bizarra mozteko beharra zuen mutila. Mutil horrek ez du nahi bizarra kentzerik, eta bien arteko tirabira jolas bihurtzen da. Bizarginak, bizarra mozten hasten denean, nahi barik mutila hiltzen du aiztoarekin. Larriturik, hauspoarekin berpizten saiatzen da, eta bitartean dantza eta dardarak dira nagusi dantzarien artean. Amaieran, bizarginak mutila berpiztea lortzen du, eta biek batera ematen diote amaiera dantzari. Irudia 01743.arekin dago erlazionatuta.

Data:
Ref.: 01742

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>