Corpus Christi eguneko elizbira

Jose Arana kalean, plaza parean, Corpus Christi eguneko elizbira edo prozesioari ateratako argazkia da. Bertan, Gorputz Santua palio-pean nola eramaten zuten ikus daiteke. Prozesioan doazen abadeak Don Cruz Abarrategi (ezkerra) eta Don Lino Salaberria (eskuma) dira. Lehen planoan, ezkerretik eskumara: Uribetxebarria (zirioarekin), Jose Urcelai (monagiloa), Juanjo Iregi (monagiloa) eta Raimundo Alegria, eskuetan zirioa duela. Palioa eramaten: Leceta eta Pascual Zubizarreta. Palioaren atzean, orduko alkatea zena: Laureano Uribarren. Argazki honen atzeko aldean 1950. urteko martxoaren 12an aterata dagoela idatzita dago, baina data hori ez da urte horretako Corpus egunekoa. Hala ere Corpus eguna dela uste dugu. Argazki hau 00577 eta 00972 argazkien egun berean ateratakoa da.

Data: 1950, 03, 12
Ref.: 00174

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>