Eskola adineko neskatilak

Santa Anako monjen komentu zaharrean zegoen eskolan, neskatila taldeari ateratako argazkia da, "Mercedarias de la Vera Cruz" monjen eskolan. Neskatila danak traje ilunez jantzita, lepoan zintzilik kataitxo bat eta buruan lazoa dutela ageri dira. 1945. urtera arte "Mercedarias de la Vera Cruz" mojak egon ziren Eskoriatzan, gero haiek Berrizera joan ziren eta "Hermanas de la Caridad" kongregazioko mojak etorri ziren. Kongregazio hori da gaur egun zaharren egoitzan dagoena. Argazkian neskatilak bakarrik agertzen dira, irakasle barik. Neskatilen artean ageri dira Mari Tere Armendariz, Bene Leibar, Avelina Pagalday eta Angeles Pagalday.

Data:
Ref.: 00166

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>