Ospitalerako txerriaren zozketa eguna

Gaur egun zaharren egoitza denari "Ospitala" deitu izan zaio Eskoriatzan eta urteetan zehar gizarte zerbitzu desberdinak eskaini izan dira bertan. Ohitura zen urtero ospitalerako diru baliabideak lortzeko txerria zozketatzea. Argazki hau egun horretakoa da. Plazan aterata dago, bertan bukatzen baitzen herrian txerriarekin egiten zuten bira, eta ezkerretik eskumara ikus ditzakegu Txomin Zubia, Galarra, X., Joxe Izurrategi eta Balentin Zurbano. Argazki hau 01595 eta 01599 zenbakidun erregistroen egun berean ateratakoa da, eta 01597 zenbakidun erregistroarekin ere erlazionatuta dago, nahiz eta beste egun batekoa izan. Atentzioa ematen du gainontzeko argazkiak zuri-beltzean daudela eta hau, berriz, koloretakoa dela.

Data:
Ref.: 01598

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>