San Pedro jaiak, koadrilen eguna

San Pedro jaietako hirugarren egunean koadrilen eguna ospatzen zen, eta egun horretan koadrilak mozorratu egin ohi ziren. Argazki honetan agertzen diren neskak baserritar jantzi ziren, asto eta guzti. Astoa Bolibarko Karogi baserrikoa zen. Argazkia GaztaƱadui kalean aterata dago, plazarako norazkoan. Eskuma aldean, garai baten Medikuaren etxea izan zena ikusten da, eta ezkerrean, Santa Ana auzoan zegoen mojen eskolako horma. Argazkian, ezkerretik eskumara: Ana Mari Masip, Maria Jesus Arregi, Josune Aranburuzabala (atzean), Mariangeles Agiriano, Mari Nieves Pagaldai (astoan) eta Mari Jose Oianguren. Argazki hau 01588 eta 00094 argazkiekin erlazionaturik dago, egun berdinekoak dira.

Data: 1965-07-01
Ref.: 01589

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>