Miss Eskoriatza
Filemón Minondok, Ameriketan bizi zen eskoriatzarrak, herrira bisitan etorri zen batean, Otxandioko "Txapel lehiaketan" parte hartu zuen eta irabazle suertatu zen. Eskoriatzako herriak omenaldia egin nahi izan zion, herrian zehar desfile bat eta bazkari bat eginez (Hidalga kaleko 5 zenbakidun etxearen azpiko lokalean, orduan diskoteka baitzen). Egun horretan, gainera, Agurtzane Gorosarri aukeratu zuten Miss Eskoriatza eta Agustina López lehenengo dama eta Rosarito Pagalday bigarren dama. Ezkerretik eskumara: Juanjo Iregi, Agurtzane Gorosarri, Rosarito Pagalday, Claudio Belategi eta Filemón Minondo, lore sorta ematen.
Data: 1968- 09- 16 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |