Gazteak mozorrotuta San Viatorren

Errosario Santuko ospitalean (gaur egungo unibertsitatean) ateratako argazkia da, barruko klaustroaren goiko solairuan hain zuzen. Txinatar mozorrotutako neska-mutiko talde bat agertzen da, eskuetan pertsona-buru formako itsulapikoak dituztela (txinatarra, afrikarra, indiarra,...). Horrek pentsarazten digu Domund egunean ateratako argazkia izan daitekeela, ohitura baitzen egun horretan umeak txinatar mozorrotu eta etxez etxe diru eske joatea. Diru hori hirugarren mundurako izaten bazen ere, "txinitoendako" batzen zela esaten zen.

Data:
Ref.: 00140

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>