Garia-jotzen plazan
Herriko plazan garia-jotzen ari direla ateratako argazkia da. Mende hasieran herriko plaza aprobetxatzen zen garia-jotzeko. Batzuetan eskuz egiten zen, baina beste batzuetan idiek tiratutako harriekin, eta halakoetan harri gainean umeak jarri ohi ziren pisu gehiago egiteko. Prozesu honi gari-jotzea edo "trillua" deitzen zitzaion. Argazki honetan gari-jotzen ari dira zenbait herritar, eta atzean gaur egungo Jose Arana kalea eta Zalbidegoitia palazioa (gaur egungo Kultur Etxea) ageri dira. Argazki hau 00356, 00357, 00359,00407 y 01394 zenbakidun argazkiekin erlazionatuta dago.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |