Buruhandien bizikleta karrera
Jose Aranburuzabalak (Trankil) zeukan imajinazio aberatsaren beste froga bat daukagu hemen. Urteetan Eskoriatzako jaiak bultzatzen eta antolatzen lan egin zuen gizon nekaezin honek, behin eta berriro erakutsi zuen diru asko barik ere antolatu zitezkeela ekitaldi alai, desberdin eta arrakastatsuak. Eta horren adibide, argazkiko buruhandien bizikleta karrera hau. Buruhandiak Jose Agiriano, Felix Kortazar, Urrutia, Gregorio Agiriano eta Jose MÂȘ Isasmendi izan daitezke. Lehen planoan, ezkerretik hasita bigarrena Trankil bera, irteera-marra lurrean markatzen.
Data: 1944 Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |