Estudio argazkia

Mercedes x eta Sisto Azkarateren arteko ezkontza eguneko argazkia da. Mercedes plaentxiarra zen eta Sisto Eskoriatzako Marin elizatekoa. Biak Ameriketan ezagutu eta han ezkondu ziren. Mercedesek gerri baxuko soineko zuria du eta txarlestonaren garaiko beloa du buruan. Lora-sorta handi eta bitxia dauka eskuetan. Sistok traje beltza du soinean pajarita zuriarekin eta guante pare zuria du eskuetan.

Data:
Ref.: 01169

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>