Hileta

Maringo Gatxekoarroa baserri aurrealdean ateratako argazki biribildua, bertan Bernarda Josefa Urrutia hilik agertzen da etxeaurrean. Hil zen egunean (1916-6-4) bere semeak, Pedrok, amaren argazkirik ez zutela konturatuta, Bergarako argazkilari bat ekarri zuen, argazkia atera eta amaren oroitzapena izateko. Argazkiaren ezkerraldean Simon Aranburuzabala agertzen da (gurutzea eskuetan duena). Dirudienez orduan ohitura zen ezkonberriak hiletetan gurutzea eramatea eta Simon ezkonberria zen. Abadearen aldamenean eskumatara, hildakoaren hiru seme-alaba: Eusebio, Pedro eta Eustakia Arejolaleiba. Jarraian Matias Azkarate eta bere atzean Urrufino Viteri. Gatxekoarroa baserria, gerora, erre egin zen. Ezkerretik hasita 1, 2, ezezagunak. 3.Simon Aranburuzabala, 4.Emeterio Lardizabal (Idiazablago Apaiza), 5. Joakin Urrutia(Galartzako Apaiza), 6.Eusebio Arejolaleiba, 7.Teresa Etxebarria, 8.Pedro Arejolaleiba, 9.Emakume ezezaguna, 10.Braulia Urrutia (alaba),11. Eustakia Arejolaleiba, 12.Matias Azkar

Data: 1916-06-04
Ref.: 01144

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>