Estudio argazkia

Dekoratu artifizial baten aurrean, estudioan ateratako argazkia da. Bertan Juliana Aranburuzabala Beitia ageri da, Gatzagako Venta Fría baserrikoa eta ezkondutakoan Eskoriatzako Plus-ultrara bizitzera etorri zena. Plus-ultran taberna eta denda zabaldu zuten. Juliana aulki baten eserita agertzen da, mahai-txiki baten gainean aldizkari bat duela. Gona luze beltza du soinean eta alkandora. Garai bateko zapatak ditu soinean, galtza beltzekin.

Data:
Ref.: 01141

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>