Corpus Christie eguneko elizbira

Jose Arana kalean Corpus Christie egunean egindako elizbiran ateratako argazkia da. Ezker aldean dauden etxeetako balkoiak jai horretarako apainduta daudela ikusten da. Elizbiran aurrenengo J.J eta Bittor Arrieta anaiak ageri dira, egun horretan jaunartzea egin zutenak. Euren atzetik aurreko domekan jaunartzea egin zuten gainontzeko mutikoak. Ezkerraldean agertzen den katekista Txaro Kortazar da eta eskuma aldekoa Mari Tere Uribetxeberria. Argazki hau 00085 zenbakidun argazkiarekin erlazionatuta dago.

Data: 1964-05-28
Ref.: 00113

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>