Ume bikotea
San Pedro elizako zubian ateratako argazkia. Itarte etxeko leihoak ikusten dira atzealdean (Jose Arana kalea, 1). Anaiak izan daitezkeen ume bi agertzen dira, zutik eta eskutik helduta. Biak praka motzekin jantzita daude. Mutiko gazteenak 2 urte inguru izango ditu eta besteak 6 bat urte.
Data: Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net |
<< Aurrekoa | | Eskoriatza iruditan | | Hurrengoa >> |