Kinto taldea

Kinto talde bati ateratako argazkia. Santa Ageda bezperan kintoak baserriz baserri ibili ohi ziren kantuan, argazkian ikusten den bezala jantzita: mahoizko prakak, blusa koadroduna, txapel gorria eta koloretako zapia lepoan. Gero, gauean afaria egiten zuten baserrietan batutako jatekoekin. Argazkia, orduko Kurtzeberri diskotekan eginda dago, Hidalga kaleko 5. zenbakian, beheko solairuan. Bertan agertzen diren bi emakumeak afaria prestatu zuten sukaldariak dira. Goiko ilaran, ezkerretik eskumara: Juan Ignacio Etxebarria, Rafael Errasti, Jose Juan Zubizarreta, Jose Garcia, Federico Izagirre eta Pedro Lucero. Beheko ilaran: Luis Mª Villar, Aramaixoko soinujolea "Gardoki", Nekane Oianguren, Petra Zubia, soinujolea (Gardokiren loba) eta Antonio Errarte. Makurtuta: Miguel Angel Arrieta, Iñaki Galdos eta Felix Burdintxo.

Data: 1969
Ref.: 01071

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>