Lagun koadrila paseoan

Juan Mari Armendariz eta Pepita Ramos ezkondu ziren egunean etxekoek eta lagunek ateratako argazkia. Koadrila bestotik hartuta paseoan doa Gaztañadui kalean gora, dotore jantzita eta pozik. Denek daramate lore bat paparrean. Atzean, eskuma aldean okindegiaren eraikina ikus daiteke, eta ezkerraldean komentoa. Ezkerretik eskumara: Zurutuza, Felisa Belategi, Juan Cruz Zubizarreta, Bene Leibar, Iñaki Arzaburu, Begoña Eskibel, Gregorio Landa (Goito), Pilar Galdos, Joakin Armendariz, Kontxita Galdos eta Jesus Zubizarreta. Argazki hau 01121 zenbakidun erregistroaren egun berekoa da.

Data: 1950-01-05
Ref.: 01066

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>