Gorosarri dantza taldea

Gorosarri dantza taldeko partaideak herriko plazan "Ikurrin dantzan" agertzen dira, hain zuzen ere kapitainak bandera jasotzen duen momentua. Argazkian ikusten dena ez da ikurrina, Gorosarri Dantza taldearen bandera baizik. Gorosarri dantza taldearen lehen ekitaldia izan daitekeela uste dugu, Mario Padillak esan digunez, lehenengo ekitaldi hori Aberri Egun euritsu batean egin zen, herriko plazan. Hala bada, argazki hau 00101 zenbakidun erregistroaren egun berekoa da.

Data:
Ref.: 00308

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>