Koadrila baten argazkia

Dekoratu artifizial baten aurrean ateratako argazkia. Jaietan oso normala izaten zen halako argazkiak ateratzea. Bederatzi mutil gazte ageri dira, jai giroan. Denek dute brusa jantzita eta baita txapela ere. Erdian zutik dagoenak akordeoia du eta bere albokoak panderoa. Behean ezkerretara dagoenak ardoa edateko bota dauka eskuetan. Santa Agedako mutilak izan daitezke baina ez gaude ziur.

Data:
Ref.: 00291

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>