Aizkolari probak herriko plazan

Herriko plazan egindako aizkolari proba baten argazkia da. Hasiera batean San Pedro jaiak izan daitezkeela pentsatu badugu ere, arbolak hosto barik daudela ikusita eta ikusle dauden gizonetako askok gabardina jantzita dutenez, negu partean egindako proba bat dela esan dezakegu. Argazkian bi aizkolari ageri dira, bakoitza bere enborra mozten, aurrean epaileak eta ikusle asko dituztela.

Data:
Ref.: 00290

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>