Zubisteko argi-errota

Bolibar elizaterako bidearen hasieran ezkerretara dagoen argi-errotaren argazkia dela uste dugu. Zubisteko Argierrota deitzen omen zen eta herriari argindarra emateko erabiltzen zen. Gaur egun Felix Ojanguren bizi da bertan. Argazkian hiru gizon ageri dira argi-errotaren barnean zutik, lanerako arropekin (sonbreru eta guzti). Makinaren ezker aldean dagoena motorra da eta poleen bitartez energia sortzen zen.

Data:
Ref.: 00264

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>