Zubizarreta Iregiren familia

Arbolapean ateratako argazkia da, bertan Mari Petra Iregi bere familiarekin agertzen da, lurrean eserita denak, jatorduan. Lehenengo planoan agertzen den emakumea Maria Petra Iregi da, San Pedro parrokiaren aurrealdean arraina saltzen zuena. Eskumaldean soineko zuriz dagoen emakumea, Maria Luisa Zubizarreta da eta ezkerreko aldean agertzen den mutikoa Jesus Mari Uribetxeberria, aita Gregorioren altzoan eserita. Alkandora zuria duen mutila Jesus Zubizarreta da eta bere aldamenekoa bere anaia Jose Juan (abadea). Atzean agertzen diren bi neska-mutikoak Maria Jesus eta Javier Zubizarreta anai-arrebak dira eta eskuma aldeko bi mutilak Nicolas eta Pedro Mari Zubizarreta anaiak.

Data:
Ref.: 00179

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>