Uribesalgo Kortazar

Estudioan ateratako argazki honetan Casimiro Uribesalgo eta Joxepa Kortazar ageri dira. Casimiro aulki dotorean eserita dago, fraka eta txaleko iluna ditu soinean eta gainetik brusa. Buruan txapela. Joxepak gona ilun luzea du soinean eta haren gainetik amantala. Alkandora iluna eta gainean txaketa botoiduna. Buruan punta bateko painelu zuria, goian korapiloz lotuta.

Data:
Ref.: 01409

Jaitsi argazki originala

Informazioa zuzendu edo aldatzeko kultura@eskoriatza.net

<< Aurrekoa   | Eskoriatza iruditan |   Hurrengoa >>